Pasa den ostiralean, urtarrilaren 27an, Ignacio
Aldekoako 3. mailako ikasleok Bilbora
joan ginen metroz eta Moyuan jaitsi ginen. Handik BBK aretora joan ginen
akordeoien kontzertu bat ikustera.
Jende asko zegoen. Batzuk berandu heldu ziren.
Kontzertuan akordeoi asko zeuden, eta musika oso polita izan zen. Amagoia Loroño orkestrako
zuzendaria izan zen eta Olatzek trikitrixen kontzertua aurkeztu zuen. Kontzertu
didaktiko bat izan zen eta musikari buruzko gauza asko ikasi genituen.
Abestu genuen Zorionak
zuri eta dantza
egin genuen eta
opari bat eman zieten eskenatokian dantza edo
abestu egin zutenei.
Kontzertuaren erdian Mision Imposible pelikularen musika jo
zuten. Orduan, gizon batek makila hartu zuen eta tiro bat bota zuen.
Horretaz gain, beste pertsonaia ezagun batzuk ere agertu
ziren: Ereescary Moobyko hiltzaile bat espata batekin, Kruela de Vild, Darh Vader, Mary Popins…
Azkenean, Athletic-eko ereserkia abestu genuen eta hori izan
zen gehien gustatu zitzaiguna gehienoi.
Oso kontzertu polita izan zen. Primeran pasatu genuen denok.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina