2017(e)ko otsailakren 3(a), ostirala

DO-RE-MI-KA



   Pasa den ostiralean, urtarrilaren 27an, Ignacio Aldekoako  3. mailako ikasleok Bilbora joan ginen metroz eta Moyuan jaitsi ginen. Handik BBK aretora joan ginen akordeoien kontzertu bat ikustera.


   Jende asko zegoen. Batzuk berandu heldu ziren.


   Kontzertuan akordeoi asko zeuden, eta musika oso  polita izan zen. Amagoia Loroño orkestrako zuzendaria izan zen eta Olatzek trikitrixen kontzertua aurkeztu zuen. Kontzertu didaktiko bat izan zen eta musikari buruzko gauza asko ikasi genituen.


   Abestu  genuen   Zorionak   zuri   eta  dantza   egin  genuen    eta  opari    bat   eman zieten eskenatokian dantza   edo  abestu   egin   zutenei.


   Kontzertuaren erdian Mision Imposible pelikularen musika jo zuten. Orduan, gizon batek makila hartu zuen eta tiro bat bota zuen.


   Horretaz gain, beste pertsonaia ezagun batzuk ere agertu ziren: Ereescary Moobyko hiltzaile bat espata batekin, Kruela de Vild, Darh  Vader, Mary Popins…

Azkenean, Athletic-eko ereserkia abestu genuen eta hori izan zen gehien gustatu zitzaiguna gehienoi.


   Oso kontzertu polita izan zen. Primeran pasatu genuen denok.